Tradizioak eta abangoardiak bat egin dute Arabako Txakolina egiteko, alegia, Amurriok daukan jatorri-deitura.

 

IX. mendean, Araban ohikoa eta arrunta zen txakolina ekoiztea, batez ere Amurrio, Laudio eta Aiarako nekazarien artean. 

 

"Mahasti", "Mahatsondo" eta "Maskuribai" toponimoek (mahastiaren ibaia Barrengoaren arabera) eta Larrinben bezala (Amurrio) hamarrenak txakolinetan ordaindu izanak erakusten dute mahastiak garrantzi handia izan zuela Amurrion eta inguruetan. Baina txakolinaren urrezko garaia filoxeraren moduko gaixotasunak iristearekin batera amaitu zen batez ere. Ehunka hektarea galdu ziren eta ia ekoizpen guztia desagertu zen.  

Egoera horretan, pasa den mendeko 90eko hamarkadan mahastizain-talde bat elkartu zen Amurrion eskualdean txakolina ekoizteko tradizioa berreskuratzeko asmoz.

Hala, 1989an Arabako Txakolina Elkartea sortu zen. Amurrion egoitza duen elkarteak lurraldean hain ohikoa den produktua susperrarazi zuen, eta urte gutxitan jasotako sariek asko esaten dute edari honen kalitateaz. Elkartea sortu zenean, bost hektarea txakolin besterik ez zen gelditzen; egun, ordea, ia ehun daude.  

Denborak aurrera egin ahala, Arabako txakolinak bere tokia lortu du euskal gastronomiaren baitan.

 

 

JATORRI DEITURA

Jatorri Deitura Aiarako eskualdera mugatzen da, berau osatzen duten 5 udalerrietara: Aiara, Artziniega, Amurrio, Laudio eta Okondo. Eskualdea Arabako iparraldean dago, eta horko klima atlantikora primeran egokitzen dira tokiko mahatsondo-barietate nagusiak: Hondarribia Zuria eta Hondarribia Beltza.    

 

Ezaugarriak 

Hona hemen enologoek eta sommelierrek txakolinaren zaporeaz eta itxuraz esaten dutena:

Hori argia, berdexka lasto kolorekoa, garbia eta distiratsua; karboniko naturala ere ager daiteke modu sotilean. Usain-bizitasun tartekoa, fruta-notak nagusi eta lore- eta belarkara-nota arinak.

Zapore apur bat garratza, freskoa eta bizia uzten du ahoan. Azken zaporeak dezente irauten du ahoan, eta garratza da, baina apur bat baino ez.

 

UPATEGIRAKO BISITA.

Amurrion, Arabako Txakolina JD duten txakolin-upategiak bisita ditzakezu. Artomaña Txakolina eta Arzabro Txakolina bodegek kalitatezko ardoa lortzeko teknika ekologiko egokiak aplikatzeko beharrezko ekipamendua daukate.  

Artomañako txakolina Eukeni markaz merkaturatzen da, Arabako Txakolina JDren aitzindariak egindako lanaren omenez. Haren familiak, omenaldi txiki horren bitartez, ondarea bizirik mantendu eta belaunaldiz belaunaldi transmititu ahal izatea nahi du.  

Bisita 3 zatitan banatzen da:

MAHASTIRAKO BISITA. Josuk lagunduta, mahastien artean gozatu ahal izango duzu, urte osoan egindako lanaren berri jasotzeaz batera.

UPATEGIRAKO BISITA. Upategi barruan, instalazioak eta txakolina nola egiten dugun ezagutzeko aukera izango duzu.

DASTAKETA. Txakolin-kopa batekin eta mokadu batekin bukatuko dugu, gure lanaren emaitza dasta dezazun. 

 

Ezin duzu galdu!

TXAKOLINA

Tradizioa eta abangoardia urre likido bihurtuta.

BITXIKERIA

Episodios Nacionales saileko Vergara eleberrian, Amurrioko txakolina aipatu zuten 1889an: "Don Fernando no vaciló en ponerle en autos del asunto que motivaba su detención en Amurrio: La primera diligencia fue tomar lenguas del paradero de Uhagón, (...) y sin grandes molestias dieron con él en la casa de Zárate, donde estaba en gran parola, (...) entreteniendo los ocios con historias picantes y libaciones de chacolí".

Benito Pérez Galdós

TXAKOLI iBILBIDEA

txakoli ibilbidea aiaraldean, euskal herriko ardoa

Murgil zaitez bete-betean

BISITSTATU TXAKOLI UPATEGI BAT

Egin erreserba orain!

ARTOMAÑA TXAKOLINA

Masalarreina, z/g 

01468 ARTOMAÑA – AMURRIO- ARABA

Tel. 620 00 74 52 

e-mail: info@artomanatxakolina.com

web: www.artomanatxakolina.com

ARZABRO TXAKOLINA

Urruti Auzoa, 85

01468 Delika - AMURRIO- ARABA

Tel.  649 390 942

e-mail: info@arzabrotxakolina.com

web: www.arzabrotxakolina.com

gorobel mendilerroa, natur bideak, natura aiaraldean
non jan amurrion, gastronomia aiaraldea
euskal kultura, kultura amurrion

Amurrio, bizitzeko leku bat baino gehiago.

Ezagut ezazu!

AMURRIOKO ONENA

6 LEKU gehiago dituzu ezagutzeko!

TURISMO BULEGOA

OFICINA DE TURISMO

Alday 3 baxua, la Casona eraikina. 

Alday 3 bajo, Edificio la Casona. 
945 393 704 
turismo@amurrio.org

© 2017 Ayuntamiento de Amurrio-ko Udala.

Created by Inboost.