Amurrion egindako txakolinak bere tokia lortu du euskal gastronomiaren baitan; bada, Amurrioko babarrunak ez dira atzean geratu. Platerak berezko identitatea dauka, eta herriko ia jatetxe guztietan dastatu ahal izango duzu. 

Hain dira ospetsuak Amurrioko babarrunak, ezen udalerria Euskal Herri osoko babarrunik onenak jateko herrietako bat bilakatu den. Eta hori ez dugu guk esaten, jendeak, blogek eta Google handiak baizik. Hona hemen adibide batzuk gezurretan ez gabiltzala ikus dezazuen.

 

 

Babarrun gozoak sakramentuekin dastatzeko jatetxe onenetan zeharreko ibilbidea. Amurrion sektoreko bi klasiko daude: Okeluri, Bergantza auzoan, eta Bideko, Lezaman.  

elcorreo.com

 

 

 

 

OKELURI

Bergantza auzoan, Orozko eta Amurrio artean, basoez eta baserriez inguratuta… Primerako babarrun gorriak, kopuru zein kalitate aldetik. Hiru lagunentzako erretilukada ematen dizute, saiheski, urdai, txorizo, etxeko odolki eta piperminaz lagunduta, noski.

 

comiendoporeuskadi

 

 

OKELURI

Primerako lekua Araban babarrunak jateko. Amurrion, Okeluri jatetxea eskualdeko espezialistetako bat da babarrunak prestatzen. Jatetxeak Euskal Herriko jakietan oinarritutako karta dauka, eta bere plater izarren artean hainbat modutan prestatutako babarrunak daude. Neguan jende gehien izaten duten jatetxeetako bat da, eta iritzi-webguneetan beste jatetxe askok baino nota hobeak ditu.  

 

turismovasco.com

 

RUPERTO EL CIEGO

Ruperto El Ciego jatetxea babarrunetan berezitu da; izan ere, menuko plater izarra da. Babarrunak sakramentuekin, aparte zerbitzatuta. Hala ere, eltzekariaren zaporeak argi uzten du osagaietako baten bat, nolabait, haiekin kontaktuan egon dela. Txorizoa ona, primerakoa. Odolkia, zatituta eta poliki eginda, ez desegiteko, ez da atzean geratzen zaporeari dagokionez. Eta hirugiharra txigortuta, behar den bezala.   

 

Loquecomadonmanuel

GASTRONOMIA

Amurrioko zapore paregabeak

PINTXOAK

Ezagut ezazu pintxo-potea

Ez ahaztu pintxo-potean (tabernaz taberna) ibiltzea Amurrion zehar eta txikiteroen artean nahastea tabernetako pintxorik onena edo berezitasuna zein den esan diezazuten.

BABARRUN-JANA

Jatetxe berezituak

Inguruko jatetxe onenen zerrenda babarrunak sakramentuekin jateko.

Gorobel mendilerroa ezagutzeko ibilbideak
amurrioko gastronomia eta ardoa: indabak eta txakolina
euskal kultura amurrion: azokak, musika, dantza

Amurrio, bizitzeko leku bat baino gehiago. 

Ezagut ezazu!

AMURRIOKO ONENA

6 LEKU gehiago dituzu ezagutzeko!

TURISMO BULEGOA

OFICINA DE TURISMO

Alday 3 baxua, la Casona eraikina. 

Alday 3 bajo, Edificio la Casona. 
945 393 704 
turismo@amurrio.org

© 2017 Ayuntamiento de Amurrio-ko Udala.

Created by Inboost.