LIKOREAREN MUSEOA
Zaporearen kondairak
Amurrioko Likorearen Museoa mota honetako Euskal Herriko aurrenekoa da. 1831n sortu eta Amurrion 1880tik kokatutako Manuel Acha destilategiaren ibilbidea erakusten du, Karpy likorea edo Sierra de Orduña patxarana marka ospetsuen jabearena, hain zuzen.
Euskal Herriko enpresarik zaharrena da, eta, bost belaunaldiren ondoren, Europa osoko enpresa zaharrenetako bat. Oraindik ere euren produktu eta destilatuen katalogo zabaleko 150 erreferentzia baino gehiago egiten dituzte, arbasoengandik ikasitako metodo tradizionalei jarraiki eta fabrikazioan artisau-sistemak eta abangoardiako teknologia uztartuta.
Likorearen Museoan, ekoizpen-prozesuak ikus daitezke, baita mende batetik gorako historia duen enpresari buruzko bitxikeriak ere.
Aukera paregabea da likoreen fabrikazioak historian izandako ibilbidea egiteko. Bertan daude XX. mendearen hasieran erabiltzen ziren upelak, kontabilitate-liburuak, publizitate-materiala… Gainera, likore ezagunenak dastatzeko aukera izango duzu. Zaporeen mundua.
BIZIKLETAREN MUSEOA
Destilerías Manuel Acha destilategiak txirrindularitza-talde profesional bat izan zuen, Karpy taldea, hain zuzen ere. Taldeak markaren izena zeukan eta Amurrioren ospea mundu erdian zehar zabaldu zuen aurreko mendekon 60ko eta 70eko hamarkadetan. Hori dela eta, lantegiaren eraikinean bertan Bizikletaren Museoa ere aurki dezakezu, lehena Euskal Herrian. Museoak XIX. mendearen amaieratik eta gaur egunera bitarteko piezak ditu, baita Karpy txirrindularitza-taldearen erreferentziak ere.
Argazkiak eta maillotak dira museoko osagai nagusiak. Hainbat garaitako dozena bat bizikleta eta osagarriak ere badaude, hala nola, botilatxoak, kaskoak, garaikurrak eta kartelak. Horrez gain, txirrindularitzaren gainean 1970etik gaur egunera bitarteko albisteak jasotzen dituen hemeroteka bat dago.
Guztira, 1.500 pieza daude ondo bereizitako hiru gunetan. Bata profesionalen munduari dago eskainia, bestea Karpy taldeari eta azkena zikloturismoaren eta mendiko bizikleten arloari.
ERRESERBAK
Likorearen Museoa
Ez itxaron gehiago Likorearen Museorako bisita hitzartzeko. Jarri harremanetan Amurrioko Turismo Bulegoarekin.
Tel.: 945 393 704
Email: turismo@amurrio.org
Precio: 5€/pax, umeak doan
Grupo mínimo: 10 pertsona