AGENDA

san anton azoka

SAN ANTON

San Anton egunaren biharamunean, urtarrilaren 17an, Amurrion San Anton azoka egiten da. Bertan, askotariko produktuak aurki daitezke, hala nola, baserrikoak, kontserbak, zuhaitzak eta landareak.

Txistulari eta trikitilariek jai-giroko abestiak jotzen dituzte, eta eguna ospatzeko festa-eremu osoan etengabe entzuten dira instrumentuen soinuak.  

Ezin duzu galdu San Anton plazako enkantea, baseliza parean.

URTARRILA

entradillak

ENTRADILLAK

Amurriori dagokion Arrastaria harana osatzen duten lau herriek (Aloria, Artomaña, Tertanga eta Delika) Antiguako Ama Birjina omentzen dute. Ohitura horrek 1639. urtean du jatorria. Haran osoa Urduñako Buen Suceso baselizan elkartu eta Antiguako Andra Mariren Santutegira abiatzen da.

Bertan, Birjinarekiko Fideltasun Botoa berritu eta, ateratakoan, ohiko entradillak dantza egiten da. Jarraian, udalerriek aginte-makilak elkarren artean trukatzen dituzte.  

MAIATZAK 9

txakoli eguna

TXAKOLI EGUNA

San Isidroren (maiatzak 15) ondorengo igandean, Txakolin Eguna ospatzen da Amurrion.  

Euskal Herri osoan ezaguna, aukera ezin hobea da txakolina dastatzeko.  

 

Nabarmentzekoa da egun horretan egiten den gastronomia-lehiaketa. Jakina, ezinbesteko osagaia Amurrion egindako txakolina izaten da.

 

Marka ezazu egutegian!

MAIATZA

herriko jaiak

HERRIKO JAIAK

Amurrioko zaindariaren omenezko jaiak abuztuaren 11tik 17ra egiten dira, Jasokundeko Andre Mariaren egunaren (abuztuak 15) eta San Roke egunaren (abuztuak 16) inguruan.

 

Jaietako egitarauak 100 ekitaldi baino gehiago bildu ohi ditu, astebetean.

Horrez gain, azken igandean etxeko produktuen erakusketa eta lehiaketa antolatzen da. Lurretik eskuetara zuzenean.

ABUZTUAK 17tik 20ra

artzain eguna

ARTZAIN EGUNA

Iraileko hirugarren igandean Artzain Eguna ospatzen da.

 

Egun horretan, jarduera ugari egiten dira artzaintzaren inguruan, hala nola, ardi-haragi dastaketa, gazta-lehiaketa eta motzaldi-erakustaldia...

Ikuskizun hutsa!

IRAILA

mikoturismo eguna

MIKOTURISMO EGUNA

Azaroan, Mikoturismo Egunak egiten dira.

Onddozalea izanez gero, nahitaez ezagutu behar duzu.

 

Mikologoen hitzaldiak antolatzen dituzte, hala nola onddoez egindako menu bereziak, pintxo-lehiaketa, gazteentzako jarduerak eta abar.

Mundu oso bat gozamen gastronomiko horren inguruan.

AZAROA

PLANIFIKATU ZURE BIDAIA

NON LO EGIN ETA JAN AMURRION

Geratu bazkaltzera!

Pintxo ospetsuak, Euskal Herriko babarrunik onenak edo Amurrioko txakolina dastatu ahal izango dituzu eta.

 

Geratu lo egitera!

Xarma handiko landetxeak eta hotelak indarberrituta atera zaitezen.

LIBURUXKAK ETA MAPAK

Deskarga itzazu eskualdeko turismo gidak eta liburuxkak eta has zaitez zure bidaia prestatzen.

TURISMO BULEGOA

Amurrioko turismo-bulegoan zure gustuen eta beharren arabera emango dizugu aholku. Ez egin zalantzarik eta galdetu lasai asko!