
PARKE LINEALA
Naturaren pasabidea

Parke Linealak 10 km-ko luzera dauka, eta Amurrioko ingurune naturala ezagutzeko modu onenetakoa da.
Ibilaldia bereizten dutenak pasabideak dira. Pasabideok askotarikoak dira; kolore deigarriko plataformei zein ohiko zubiei esker ibaia zeharka daiteke.
Bideak Amurrio eta Laudio udalerriak lotzen ditu, eta intereseko hainbat gune ikus daitezke, hala nola, Otazuko zubia, Luiandoko Kinto errota, Markijanako haztegi zaharrak eta San Roke auzoa.
Sasoi betean egon ezean, ez larritu. Bidea laua da eta adin eta egoera fisiko guztietako ibiltari eta txirrindulariei egokitzen zaie. Horrez gain, bide ondoan ondoko tren geltokiak daude: Amurrio, Iparralde, Salbio, Luiaondo, Santa Cruz eta Laudio.
HASIERA
Zamora zelaiko alemaniarren eskola zaharrera hurbildu behar duzu; A-625 errepidean saihesbidea topatuko duzu, Salbio igaro bezain laster. Bidea guztiz seinaleztatuta dago, beraz, ia ezinezkoa da galtzea.