ZER IKUSI AMURRION

01

UGARTE

DORRETXEA

02

SAN ANTON BASELIZA

03

“GUK”

ESKULTURA

04

URRUTIA

JAUREGIA

05

SANTA MARIA

ELIZA

UGARTE DORRETXEA

1

1718an eraiki zen San Jakue Ordenako jauna zen Manuel Ugarte Oruek aginduta. Nabarmentzekoak dira zur landuzko hegal artistikoa eta ezkutua.

1983tik, Herriko Kultur Etxea da.

2

SAN ANTON BASELIZA

San Anton baseliza XVI. mendekoa da, eta bi botere-zentroetako bat izan zen Santa Maria Elizarekin batera. 

Baselizaren aurrean, Armuruko Batzar ezaguna egiten zen, baita Bost Kontzejuen bilerak ere: Amurrio, Larrinbe, Derendano (egun, Saratxo), Etxegoien eta Olabezar biltzen ziren. 1840az geroztik, udal berriak sortzearekin batera, desagertu egin zen, 1860ra arte iraun bazuen ere.

Armuruko Zelai hori minaden lekuko ere izan zen, hau da, bazkide zirenen abereak gaixotzen edo hiltzen zirenean babesa emateko elkarteena, elkarrekiko aseguru-sozietate erakoak zirenena.

Hortxe jazo ziren, halaber, Frantziaren kontrako Konbentzio gerraren garaiko “alardeak”; frantsesengandik defendatzeko armak aurkezten eta aztertzen ziren.  Egun ez dago horren oroitzapenik Amurrion, baina Hondarribiako eta Irungo alarde ezagunen antzekoak izango ziren.  

Baselizaren egitura XVI. mendekoa da, zehazki, hormak eta barrura sartzeko sarbidea, pixkat apuntatua. Aitzitik, harrizko hormek eusten duten bobeda XIX.mendearen amaierakoa da.

 

Baseliza barruan Juan Armonaren margoen berreskuratzea nabarmentzen da. Margolari hau lerro eta irudi sinpleengaitik gailendu zen bere garaian. Sakristiako atea ere berreskuratu da.

        

Ermitako aldarearen buru San Anton da, bere eskuinean San Isidro Labrador duela eta bere ezkerrean San Balentin. Ohikoa da San Anton txerri batekin agertzea, santuak purifikatutako ezpurutasuna adierazten du. Hori dela eta, animalien zaindaria ere bada santua. Azaldutako txerria Euskal Herriko txerri tipikoa da, gaur egun “eusko label” zigiluarekin berreskuratua.


Mezak igandeetan ospatzen dira arratsaldeko 8retan.

“GUK” ESKULTURA

3

Eskulturak amurrioar guztiak irudikatzen ditu. Horretarako, obraren egile Ángel Caminok Juan Urrutia parkeko 31 tona altzairu galdatu zituen 2003tik. Harrezkero, herriaren sustapen-lanean nabarmendutako pertsona bat omentzen da urtero, miniaturazko kopia baten bidez.   

 

Urrutia Parkean dago eta bertatik paseatzea eta zuhaizti aberats eta askotarikoaz gozatzea gomendatzen dizugu.

URRUTIA JAUREGIA

4

Cejudoren jauregia ere esaten zaio, etxetzar honetan bizi izan zen familiagatik. Hala ere, lehen jabeak Iñigo Urrutia jauna eta María Sáez de Venero andrea izan ziren. XVI. mendeko eraikuntza ederra da, eta harlanduzko harriak eta diseinuen garbitasuna nabarmentzen dira. Dirudienez, oraindik ikusgai dauden marrazki batzuen arabera, eraikinak antzina beste solairu bat zeukan, defentsarako dorre baten modukoa, baina suntsitu egin zen.

Erdi Aroko jauregien antza dauka. Fatxada nagusiaren goialdean, bi armarri ikusten dira balkoien aldamenean: Urrutiarren blasoia (eskuinean) eta Guineatarrena (ezkerrean).    

SANTA MARIA ELEIZA

5

Jatorria XIII. mendean izan arren (erromaniko berantiarra), tenpluaren zati handi bat XVI. mendekoa da, estilo errenazentistakoa.

  

Elizak tenplu zaharraren aldeko atea mantentzen du. Apaintzen duten zutabe eta kapitelek apaingarriak dituzte, hala nola, bolak, kordalejoak edo erromaniko arabarrean oso ohikoak ziren sigi-saga erako apaingarriak. 

Tenpluko kapera nagusian, XVII. mendearen lehen erdiko multzo arkitektoniko eta eskultorikoa nagusitzen da. Oholtzaren erdian, Santa Mariaren Jasokunde eta koroazioaren misterioa ageri da, oinarri teologiko eta pedagogiko sakoneko lana. Oholtzaren berezitasuna da erdialdea baino ez duela urre-kolorekoa, gainerakoa egurrezkoa delarik.  

1925ean, Guadalupeko Ama Birjinaren omenez kapera eraiki zen, Isusi familiaren dohaintzari esker. Egurrezko idulkia eta teilatua askotariko forma geometrikoez osaturiko lanek apaintzen dituzte. Guadalupeko Ama Birjinaren margolana beste euskal santu batzuekin batera nagusitzen da: Armentiako San Prudentzio, Loiolako San Inazio edo Xabierko San Frantzisko.

     

Amurrioko Santa Maria Eleizaren kanpaien karilloia Euskadiko lehenengoa da 25 kanpairekin eta Espainiako seigarrena. Parisen hezitako eta Picassoren eragin handia duen Juan Aranoa bilbotarrak margoturiko Gurutze Bidea dauka elizak.    

Meza-ordutegia: egunero 20:00etan / igande eta jaiegunetan 9:00etan, 11:00etan eta 12:30ean.

Kultur Etxe bilakatutako Dorretxea

Ostiralean etorriz gero, baselizaren kanpoaldean egiten den azoka ikusi ahal izango duzu.

Amurrioarrek haiek irudikatzen dituen eskultura bat dute.

Erdi Aroko jauregia hirigunean bertan.

Elizaren zati batzuk Amurrioko indianoen ekarpenei esker eraiki ziren.

Euskadiko kanpairik gehien dituen eleiza, 25 kanpairekin.

INTERESA DAKIZUKE

INDIANOEN

IBILBIDEA

Ameriketara joan eta

dirudun itzuli ziren amurrioarren abentura.

LANDA

INGURUNEA

Ibilbidea Dorretxe ikusgarrienetatik.

GEHIAGO DUGU KONTATZEKO.

Egin ezazu jauzi...

TURISMO BULEGOA

OFICINA DE TURISMO

Alday 3 baxua, la Casona eraikina. 

Alday 3 bajo, Edificio la Casona. 
945 393 704 
turismo@amurrio.org

© 2017 Ayuntamiento de Amurrio-ko Udala.

Created by Inboost.