AMURRIOTIK GERTU

01

MARIAKA

DORREA

02

ARTOMAÑA

DORREA

03

JAUREGIA

DORREA

04

LARRAKO

JAUREGIA

1

MARIAKA DORREA

Leku garai batean dagoenez, Nerbioi ibaiko igarobideak zaintzeko erabiltzen zen, eta Amurrioko orube garrantzitsuenetako bat izan zen.

Bertakoa zen Fabián de Mariaka Indartsua, kondaira ezagunaren protagonista. Araba musulmanen mehatxupean zegoenean, soldaduak buruzagi adoretsu baten bila ibili omen ziren borroka-eremuan gida zitzan. Zahar batek Fabián de Mariaka aurkeztu zien, nekazari xumea izan arren, kementsu ospea baitzuen. Fabiánek gidatuta, bataila zailak irabazi zituzten. 

  

Garaipenen ondoren, erregeak hamarrenak ordaintzetik salbuetsi zuen Mariaka familia, eta Fabiánek, gudan borrokatzetik salbuetsita, bere lurretan lan egiteari ekin zion berriz ere. 

Eraikin hori gaur egun baserria da, baina XIII. mendean Aialatarren senide Pedro Ospina de Mariakak eraikitako dorrea izan zen. Hori dela eta, Dorretxeen ezaugarriak dauzka.  

Atea arku zorrotza da eta gainean leinuaren armarria dauka. Leihoek arku errematea dute, eta leinuaren ikur ziren osagaiez apainduta daude.  

ARTOMAÑA DORREA

2

Artomañako Dorrea estilo gotiko-errenazentistakoa da, XIV. mendearen bukaeran eta XV.aren hasieran eraikia. 12 metroko garaiera du, eta 10 metroko zabalera.

 

Artomaña Aialatarrena zen, eta Araban dauden dorreen artean hobekien mantendutakoa da.

Urduña haranean dago, Banderilla mendatearen ondoan, Zuia eta Kuartango, Urkabustaitzetik, Urduñarekin lotzen dituen bidean. Hortaz, leku estrategikoa izan da Arabako historian.  

Antza denez, dorrera parean duen baserritik hasten zen zubi baten bidez sartzen zen.

TORRE JAUREGIA

3

Hemen Ugartetarrak bizi izan ziren XVIII. mendera arte, eta geroago Lekandatarrak eta Arriagatarrak. Dorrea XVII. mendearen hasierakoa da; fatxadako armarriak Ugartetarrenak dira. Inguruan, burdinola oparoa izan zenaren arrastoak ageri dira. 

 

Jauregia Dorrea Altube eta Bergantza ibaien arteko elkargunean dago, Beranbio udalerriari dagokion Bergantzaren mugapean. Kondaira batek dio Bergantzatik gertu lamien haitzuloa dagoela. Bertakoen arabera, hiru lamia zeuden: adats luze horidun emakume ederrak, ahateen moduko oinekin, izaki onberak eta zintzotasunaren defendatzaileak.  

LARRAKO JAUREGIA

4

Larrako Jauregia Juan Ugarte kapitainak eraiki zuen. Juan Ugarte Lezaman jaio zen, 1601ean, eta, Indietatik itzuli ondoren, Kataluniako Gerran ibili zen. Jauregia inguru horretako eraikinik onenetakoa da, eta Berpizkunde garaiaren eta Barrokoaren arteko trantsizioan sortu zen estiloaren adibide ona.

Eraikin handia da: harlangaitz-hormak ditu, eta harlandua dauka angeluetan, baoetan eta solairuak bereizten dituzten inpostetan.

Fatxada nagusiaren beheko solairuan, arkuak ditu: zirkuluerdikoak dira eta pilastren gainean daude. Arkupe horretan, bi leiho eta sarbide bat ageri dira, eta sarbidearen gainean armarria. Lehen solairuan, bost balkoi ditu: erdikoa ez beste guztiak hormaren arrasean daude. Erdiko balkoi horren gainean, jauregiko armarria ikusten da. Bigarren solairuan, berriz, bost leiho ateburudun ageri dira.

Jauregiak lorategia du inguruan, bai eta harrizko harresi handi bat ere; harresi horrek kubo zilindrikoak ditu, hala nola sarrerako atea. Jauregiaren ondoan, ur-putzu bat dago.

Gasteiztik Balmasedarako errepide zaharraren bidegurutzearen ondoan dago, Lezama eta Bergantza artean.

Mariaka Indartsua Dorre horretan bizi izan zen. Mariaka nekazariak, soldaduen buruzagi bilakatuta, musulmanen kontra borroka egin eta bataila guztiak irabazi zituen.  

Horrez gain, Artomaña errota polita ikus dezakezu.

EZINBESTEKOA!

Bisitatu Artomaña Txakolina eta Arzabro Txakolina Upategiak.

Nahi izanez gero, lamiak ere topa ditzakezu ura dagoen tokietan: iturburuetan, ibaietan… Adatsa urrezko orrazi batez orrazten ikusiko dituzu.

Harresidun jauregi handia. Zatoz eta igaro sarrerako atetik, Garaipenaren Arkutik betatik igarotzea bezala da.

INTERESA DAKIZUKE

INDIANOEN

IBILBIDEA

Ameriketara joan eta

dirudun itzuli ziren amurrioarren abentura.

HIRIBILDUA

4 geraleku artistiko garrantzitsuenak

GEHIAGO DUGU KONTATZEKO

Egin ezazu jauzi...

TURISMO BULEGOA

OFICINA DE TURISMO

Alday 3 baxua, la Casona eraikina. 

Alday 3 bajo, Edificio la Casona. 
945 393 704 
turismo@amurrio.org

© 2017 Ayuntamiento de Amurrio-ko Udala.

Created by Inboost.