AMURRIOKO INDIANOAK

01

MARGARITA ETXEA

& FE ETXEA

02

VILLA TOBALINA

JUSTO SARATXAGA ETXEA

03

FAMILIA CAMPOREN ETXEA

04

ISUSI FAMILIAREN KAPERA & ETXEA

0

INDIANOEN ETXEAK AMURRION

Euskal Herria beti izan da, historikoki, emigranteen lurraldea, batez ere XIX. mendearen bigarren erdialdearen eta XX. mendearen hasieraren artean. Argentina, Uruguai, Kuba eta Mexikoko Errepublikek Euskal Herriak baino askoz ere soldata handiagoak eskaintzen zituzten, zela lurra lantzen, zela meategi batean. Espiritu abenturazalea ere bazegoen.

Lurralde haietara joandako asko ez ziren itzuli. Batzuek baino ez zuten lortu, eta horien artean gutxi aberastu ziren. Dirutza egindakoek euren estatus berria islatzen zuten etxeak eraiki zituzten. Luxuzko eraikinak, handitasunerako joerarekin, besteak beste zerbitzarientzako gelak eta kapera zituztenak.

Etxearen inguruan lorategiak eraikitzen zituzten, eta eremua kirolen bat egiteko (kantxako tenisa, frontoia…) gaitzen zuten. Horrez gain, estalperen bat eraikitzen zen autoa gordetzeko, baita lorezainarentzako etxetxo bat ere.   

Indianoek bestelako gustu eta zaletasunak ekarri zituzten Amurriora: lehen autoak, bitxizaletasuna, bidaiatzeko zaletasuna, opera, lehen telefonoak, argazkilaritza, dotorezia… Bestalde, jaioterriari zioten maitasuna ere agertu nahi izan zuten, eta azpiegiturak hobetzen lagundu zuten.

Gaur egun, Amurrion agerikoa da indianoen presentzia, beraz, “aberats berri” haiek eraiki eta herriari eman zizkioten hainbat eraikin ikusi ahal izango dituzu.

Hona hemen Ameriketatik gozatu ahal izateko moduko diru nahikoarekin itzuli ziren zenbait amurrioar.

URIBE FAMILIA

1

Hiru Uribe anaiak (José, Mateo eta Domingo) Mexikora joan eta hiriburuko bitxi-denda batean aurkitu zuten lana. Urte batzuk geroago, negozioa erosi zioten nagusiari.

 

Dirua bildu zutenean, Amurrion bizi zen Gregoria arrebari bidali zioten eta honek aitaren baserria berritu eta Gregoria Etxea bihurtu zuen. Blas Truchuelo semea ere Mexikora bidali zuten osabak hildakoan negozioa aurrera atera zezan. 

Bitartean, Gregoriak bi alaba izan zituen: Margarita eta Fe. Blasek jabetza guztiak saldu eta Amurriora itzuli zen. Bere ondasunekin Margarita Etxea eta Fe Etxea eraiki zituzten. Familia horrek lurrak eta dirua eman zituen eliza, egungo anbulatorioa eta udaletxea eraikitzeko.   

SARATXAGA FAMILIA

2

Saratxaga anaiek Argentinara emigratu eta han “La Vizcaína” burdinola gobernatu zuten. Lursailak banatzeko jarri ohi den alanbre arantzadunari esker aberastu ziren. 

 

Hainbat urte geroago, Amurriora itzuli eta euren etxeak eraiki zituzten. Marcos Saratxagak Tobalina Etxea eraiki zuen, eta Justok geltokiaren kalean eraiki zuen berea. Eraikina gaur egun Virgen Niña ikastetxea da. 

 

Saratxaga familiak ekarpenak egin zituen herrira ura ekartzeko, katekesia altxatzeko eta udaletxerako.    

MENOYO FAMILIA

3

Añesko José Campo Menoyo Kubatik itzulitako beste indiano bat izan zen. Anaia-arrebekin batera merkataritzan jardun zuen. José ama gaixotu zenean itzuli zen Amurriora, eta 1926an etxea eraiki zuen bere arrebarenaren ondoan (Cuadra medikua).

Bere jaioterrirako sarbideak hobetzen lagundu zuen eta Añesko San Sebastian baselizaren konponketa ordaindu zuen. Horrez gain, egun institutua dagoen lursailak diru gutxiren truke saldu zituen Amurriok ikastetxea eduki ahal izateko.

ISUSI FAMILIA

4

Esteban Isusi Mexikon jaio zen 1881 urtean, eta 6 urte zituela itzuli zen Euskal Herrira amarekin batera. Algortan bizi ziren, baina askotan joaten ziren Amurriora osaba-izebak bisitatzera. 1933an, azkenean, etxea eraiki zuten herrian bertan.  

Esteban Isusik parrokiako bataiotegiko kapera egiteko beharrezko dirua eman zuen. Erretaulan, amurrioar ospetsu batek emandako Guadalupeko Ama Birjinaren 1744ko mihise bat ageri da, baita Esteban Isusiren anaiorde Juan de Aranoak margoturiko euskal santuen 4 olio-pintura ere. 

Testu hau Amurrioko AZTARNA aldizkaritik hartu eta moldatu da; bertan, Amurrioko indianoen inguruko informazio gehiago topa daiteke. Argazkiak Raquel Garcíarenak dira, "Paisajes de Álava" blogetik hartuak.  

INTERESA DAKIZUKE

Justo Saratxagaren etxe zaharra. Egun, Virgen Niña ikastetxea.

Fe Etxea, Uribe familiako Fe Tercillarena. Gaur egun, Eguneko Zentroa.

Margarita Etxea, Uribe familiako Margarita Tercillarena.

Marcos Saratxagaren Tobalina Etxea.

Campo Menoyo familiaren etxea.

Isusi familiaren etxea.

LANDA INGURUNEA

Ibilbidea Dorretxe ikusgarrienetatik.

HIRIBILDUA

4 geraleku artistiko garrantzitsuenak

GEHIAGO DUGU KONTATZEKO

Egin ezazu jauzi...

TURISMO BULEGOA

OFICINA DE TURISMO

Alday 3 baxua, la Casona eraikina. 

Alday 3 bajo, Edificio la Casona. 
945 393 704 
turismo@amurrio.org

© 2017 Ayuntamiento de Amurrio-ko Udala.

Created by Inboost.