top of page
juan urritia parkea amurrio hirigunean dagoen eremu berdea da, bertan GUK eskultura aurki dezakegu

JUAN URRUTIA

EL PARQUE URBANO

Parke zabal hau herriaren erdi-erdian dago, belarrez estalita eta zuhaizti aberats eta naroarekin.

Juan de Urrutia Zulueta historiako ingeniari liluragarrienaren omenez dago egina. Parkea haren seme Víctor Urrutia Usaolaren lursaileko lorategiak izan ziren lekuan dago. Juan de Urrutiak Hidroeléctrica Española enpresa –egun Iberdrola- sortu zuen.     

"GUK" ESKULTURA

Ibiltzeaz eta parkeko bazterrak ezagutzeaz gainera, GUK eskulturara hurbiltzea gomendatzen dizugu.

Eskulturak amurrioar guztiak irudikatzen ditu. Horretarako, obraren egile Ángel Caminok Juan Urrutia parkeko 31 tona altzairu galdatu zituen 2003tik. Harrezkero, herriaren sustapen-lanean nabarmendutako pertsona bat omentzen da urtero, miniaturazko kopia baten bidez.  

 

LIBURUTEGI NATURALA

Udan etorriz gero, “Parkeko bazterraz” gozatu ahal izango duzu. Programa horrek liburutegi-zerbitzua eskaintzen du ingururik egokienean eta urtaroarekin bat eginda. Batez ere haur eta gazteentzat da, bertan haientzako literaturako azken nobedadeak aurki baitaitezke.  

Jarduera ezin hobea da Amurriora familiarekin etorriz gero; izan ere, liburuak parkean bertan irakur daitezke, eta, lotan geratuz gero, maileguan atera daitezke.

BITXIKERIAK

Bertako Mario Corral naturalistak duela lau urte jartzen lagundu zuen habia-kutxak ikusiko dituzu. Amurrioko parkea udako bizitoki aukeratu duten hontz bikote bat udaro itzuli ahal izateko jarri ziren.

Bitxikeria bat kontatzearren, urtero Txori Abeslarien Lehiaketa egiten da, eta, hori dela eta, Barakaldoko Txinbo Elkarte Ornitologikoa hiribildura etortzen da. Lehiaketan, karnabak eta txokak batera hartzen dute parte federatuen zein afizionatu modalitateetan. Musika-emanaldi paregabea.     

PARQUE JUAN URRUTIA

TOP

7

GEHIAGO DUGU KONTATZEKO

Egin ezazu jauzi...

TOP

7

bottom of page