top of page
aresketamendi parkea energia berriztagarrien parkea da, oso aproposa umeekin bisitatzeko.

ARESKETAMENDI

NATURAREN INDARRA

ARESKETAMENDI

Energia berriztagarrien interpretazio-zentroa.

Energia berriztagarrien Aresketamendi parkea paregabea da. Aireari, eguzkiari eta biomasari eskainita dago, 26 energia-gailuren bitartez. Haurrek eta helduek euren kasa proba eta egiazta dezakete tresna horien funtzionamendua.

Parkea aire zabaleko 22.600 m2-ko erakusketa-gunea da, eta energia berriztagarriak modu didaktiko eta ludikoan transmititzea du xede. Aukera paregabea da iraunkortasuna gure eskuez ukitzeko; denak mintzatzen dira iraunkortasunari buruz, baina gutxik ulertzen dute horretaz.

Aresketamendi bereziki gomendagarria da haurrekin bisitatzeko. Ia kilometro bateko forma espiraleko egurrezko igarobide batek parkeko guneetara eramaten zaitu, non gailu ugari, parte hartzeko hainbat tramankulu, maketak eta panelak aurkituko dituzun, guztiak ere energia-iturriekin lotuak.

Haurrak konturatuko dira eguzkia ordua emateko gai dela, eta haize-errotak historiaurretik erabiltzen direla. Gazteek eta ez hain gazteek ongi pasatzen dute bizikletetan igo eta pedalei eraginez, putzu batetik ura ateraz edo bonbilla bat piztuz. Era berean, gogotsu ahalegintzen dira putzu bateko ura itsasoko olatuen antzera mugitzen eta, mugimenduari esker, argia pizten.  

Energia fotovoltaikoaren eremuak ere interes handi-handia eragiten du, makinak eguneroko bizimoduko kontuei aplikatzeko aukera ematen baitu. Eguzki-plaken ondoan egonik, bisitariek ikus dezakete pilatzen duten energia argi bihurtzen dela edo energiak ura berotzen duela.

Aresketamendin, etsenpluaren bidez predikatzen dute, eta instalazioak eguzki-energiaz hornitzen dira, kontsumitzen ez dena sare elektrikora isurita. Parkean, eguzkia ahal beste aprobetxatzen dute, eta uda iristearekin batera egiten duten jaian eguzkia erabiltzen da solstizioa ospatzeko etajaian parte hartzen duten gazteentzako askaria prestatzeko.

Bisita osatzen da Goikomendi-Kuxkumendin zehar ibilbidea eginez; natura-eremuko giza jarduerei eskainitako gertuko beste parke bat da.

ERRESEBAK

Noiz joan

URRITIK MARTXORA IREKITA

Asteartetik igandera:

10.00etatik  14.00etara

Kontaktua

Tel.: 619 777 638

Emaila: aresketamendi@amurrio.org

prezioa

Prezioa pertsonako: 4€umeak: 2,5€

Gutxieneko taldea: 15 persona

TOP

7

GEHIAGO DUGU KONTATZEKO

Egin ezazu jauzi...

TURISMO BULEGOA

OFICINA DE TURISMO

Alday 1 baxua, la Casona eraikina. 

Alday 1 bajo, Edificio la Casona. 
945 393 704 
turismo@amurrio.org

© 2017 Ayuntamiento de Amurrio-ko Udala.

Created by Inboost.

bottom of page