IBILBIDEAK AMURRION ZEHAR
NATURBIDEAK
NATURAN ZEHARREKO BIDEAK dira; udalerrian zehar igarotzen diren ibilbide errazak eta xarmagarriak.
Gaur egun, 5 daude, beraz, gustukoena aukera dezakezu.
GARRASTATXU
Goza ezazu Garrastatxu baselizaren eta Gorbeia Parke Naturalaren inguruko paisaia- eta natura-altxorrez. Harrobi zahar, kirikiñausi, meatze-ahoetan eta abarretan zehar igaroko zara.
15KM
4ordu
BAXUA
PARKE LINEALA
10KM
2'3ordu
BAXUA
Oinez zein bizikletaz egiteko ibilbidea. Laudio, Aiara eta Amurrio udalerriak lotzen ditu ibaia zeharkatzen laguntzen diguten eta zuhaitzen artean bidea irekitzen duten pasabide deigarriez.
Besteak beste, paisaia karstikoa eta ikuspegi paregabeak dituen Gorobel mendilerroan, Artziniega Erdi Aroko hiribilduan, Kexaako monumentu-multzoan eta Aroko mendate historikoan barrena ibiliko zara.
SOPEÑAKO
ERREGE BIDEA
BAXUA
3ordu
15,5KM
222 metro luze dituen ur-jauzi batera iritsiko zara. Iberiar penintsulako handiena da, eta euria egiten duen hiletan ikaragarria izaten da. Hori guztia paisaia ikusgarriak inguratuta.
DELIKA ARROILA
Lau pasealeku errazek osatzen dute. Laburrenak 3,7 km ditu; luzeenak, berriz, 6,6 km.
Pasealeku guztiak Amurrioko inguruetatik igarotzen dira eta ez dute inolako zailtasunik.