Turismo arduratsua
Turista arduratsuaren printzipioak:
-
Ahal den neurrian, aukeratu ingurumenarekiko begirunea azaltzen duten turismo eragile, aire konpainia eta hotelak.
-
Ostatutik irteterakoan itxi ur txorrota, itzali aire girotua edo berogailua eta argiak. Horrela, ura eta energia aurrezten lagunduko duzu, baliabide urriak dira eta.
-
Helmugara iristean, saiatu bertako ohituretara moldatzen, zure azturak eta bizimodua gainjarri gabe.
-
Oporraldia ordaindu baduzu ere, onartu zauden tokiko arauak. Ez eskatu lehentasunik eta tratu berezirik, eta ez hartu jarrera harroputz, probokatzaile edo iraingarririk.
-
Bertako bizilagunekin zintzo eta adeitasunez jarri harremanetan, aurreiritzi eta estereotiporik gabe.
-
Erabili garraio publikoa ahal duzun neurrian, ingurumena zaintzen lagunduko duzu eta.
-
Dastatu eta gozatu lekuko gastronomia. Baduzu zeurea urte osoan zehar.
-
Lagundu bertako kultura, produktuak eta artisautza babesten.
-
Ez utzi zure aztarnarik bisitatzen duzun lekuan. Eraman zure zaborra gainean dagokion ontzia topatu arte.
-
Ez eraman ‘oroigarririk’ naturaguneetatik edo aztarnategi arkeologikoetatik.
-
Naturan zabiltzanean, saiatu bideetatik ez irteten. Utzi lasai landareak eta animaliak, eta ez kaltetu haien bizilekuak.
-
Jendea ez da paisaiaren partea. Eska iezaiezu baimena beti argazkiak egin aurretik.
-
Bisitatu lekuak gidari aditu batekin; tokian tokikoa bada, hobeto.

